Iraila, 2017 -en artxiboa

Entzungai dagoeneko jaialdiaren zortzigarren eguneko podcasta.
Hizpide izan ditugun filmak:

> The Leisure Seeker (Paolo Virzi – Perlak)
> Cocote (Nelson Carlo de los Santos Arias – Horizontes Latinos)
> The Captain (Robert Schwentke – Sail Ofiziala)

Ir a descargar

8. EGUNA

“Krisiaren eta ustelkeriaren metafora”. Alberto Rodriguez zuzendariak La Peste aurkeztu du Sail Ofizialean, lehiaz kanpo: lehen aldia da Zinemaldiko sail nagusian telesail bat aurkezten dutela. Sei atalez osatua, lehen biak ikusteko aukera izan dute Donostian. “Aintzindaria” izango da, Paco Leon aktorearen ustetan; 2018ko urtarrilean estreinatuko du Movista+-ek.

img_27289XVI. mendeko Sevillan garatzen da istorioa. Ikusleak garai horretako Sevillatik itzuli bat emateko aukera izatea zen helburu nagusia, Rodriguezek azaldu duenez. “Ez genuen historia liburuetan dauden gizon handietaz hitz egin nahi, istorio txikietaz baizik”. Rafael Cobos gidoilarikideak gogorarazi du egungo egoera politikoarekin “antzekotasunak eta konexioak” dituela telesaileko politikak.

Rodriguezen obra berriak Sail Ofizialeko ateak ireki dizkie telesailei. “Sail honetan izateak zerbait aldatzen ari denaren ikur da. Fikzioa ikusteko modua aldatzen ari da, baita mugak ere”, defendatu du Leonek. Rodriguezek, berriz, jaialdiaren identitateari eutsi dio: “Jaialdiek ez dute beren izaera galdu behar. Espero dut zinea ez galtzea. Filmek eta telesailek elkarrekin bizi daitezke”.

Lehen bi atalen kritika entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.

Entzungai dagoeneko jaialdiaren zazpigarren eguneko podcasta.
Hizpide izan ditugun filmak:

> The Disaster Artist (James Franco – Sail Ofiziala)
> A Fish Out of Water (Lai Kuo-An – Zuzendari Berriak)
> Loveless (Andrei Zviagintsev – Perlak)
> La Peste (Alberto Rodríguez – Sail Ofiziala)

Ir a descargar

7. EGUNA

“Liburua irakurri nuenean, berehala pentsatu nuen Hollywoodeko istorio zoro bat zela. Identifikatua sentitu nintzen, eta amets bat izan duen edonork berdina sentituko du”. Urrezko Maskorra lortzeko lehian da James Franco zuzendari eta aktorea, The Disaster Artist filmarekin; The Room kultuzko filmaren grabaketa du hizpide, eta publikoaren txalo zaparrada jaso du Donostian ere. Kursaaleko prentsa aretoa ere gainezka izan da.

img_27179“Film txar asko daude, berriz ez ikusteko modukoak. Hala ere, hamalau urteren ostean, ‘The Room’ ikusten jarraitzen dute; [Tommy] Wiseauk lan asko egin zuelako da, nire ustetan. Porrota da, baina, aldi berean, ez da”, azaldu du zuzendariak prentsaurrekoan. Sei milioi euroko aurrekontua izan zuen filmak, eta 1.527 euroko irabaziak soilik.

Wiseauren asmoa drama bat egitea bazen ere, publikoaren barreak ateratzea besterik ez zuen lortu 2003an. Eta, urte hartatik aurre, kultuzko film bilakatu da. James Francoren helburua ez da izan jatorrizko filmaren parodia egitea. «Filmaren tonua zaila da. Dibertigarria da, baina, aldi berean, ez da”.

Wiseaurekin izandako hainbat bitxikeria kontatu ditu zuzendariak. The Disaster Artist-en estreinaldikoa, esaterako: “Austinen izan zen eta, filma lehenengoz ikusi ostean, galdetu nion zer iruditu zitzaion. %99a gustatu zitzaiola esan zidan; gustatu ez zitzaion %1 hori zer zen galdtu nionean, erantzun zidan filmaren hasieran argia gaizki zegoela”.

The Disaster Artist filmaren kritika entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.

Trailerra:

Entzungai dagoeneko jaialdiaren seigarren eguneko podcasta.
Hizpide izan ditugun filmak:

> Happy End (Michael Haneke – Perlak)
> Mother! (Darren Aronofsky – Perlak)
> Matar a Jesús (Laura Mora – Zuzendari Berriak)

Ir a descargar

6. EGUNA

Entzungai dagoeneko jaialdiaren bosgarren eguneko podcasta.
Hizpide izan ditugun filmak:

> From Where We’ve Fallen (Wang Feifei – Zuzendari Berriak)
> Wonderstruck (Todd Haynes – Perlak)
> Marrowbone (Sergio G. Sánchez – Sail Ofiziala)

Ir a descargar

5. EGUNA

 

Umoretsu agertu da Ricardo Darin aktore argentinarra. Latinoamerikako lehen aktorea bilakatu da Donostia saria lortu duena, eta egindako lanaren aitorpen gisa hartu du, “familiaren aitortza bat jasotzea bezala”. Saria jasotzearekin batera, Santiago Mitreren La Cordillera filma aurkeztu du Zinemaldian; Argentinako presidentea antzezten du.

img_26708Aktore argentinarra, ordea, ez da sari zalea. “Bat beste bat baino hobea dela diote. Eta ez zait gustatzen. Bat nabarmendu beharrak beste bat baztertzen du”.

Filmari dagokionez, Darinek argitu du helburuetako bat zela pertsonaiek ez izatea azken hamarkadatako politikarien antzarik. Izan ere, bere lana “artisau dimentsioa” duen lana da: “Pertsonai bat prestatzerakoan, barne-uneak dira sortzaileenak; aktore lanaren une dibertigarriena beste norbait izatea da”.

Aurretik Donostian izana da Darin. “Beti sentitu dut berotasuna hiri honetan. Oso modu adiskidetsuan hartu izan naute, kalean bertan eta jendearekin hizketan sumatzen dut”, ziurtatu du. Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen 2015ean, Cesc Gayren Truman filmean egindako lanagatik.

La Cordillera filmaren kritika entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.

Trailerra:

Entzungai dagoeneko jaialdiaren laugarren eguneko podcasta.
Hizpide izan ditugun filmak:
 
> Pailalim (Daniel Palacio – Zuzendari Berriak)
> You Were Never Really Here (Lynne Ramsay – Perlak)
> La Cordillera (Santiago Mitre – Donostia Saria)

Ir a descargar

4. EGUNA

Haurdunaldi subrogatuaren gaia ekarri du Zinemaldira Diego Lerman zuzendari argentinarrak Una Especie de Familia filmarekin. Obra deserosoa, dramatikoa da, eta klase sozialen arteko diferentziak, eztabaida moralak, eta seme/alaba bat izateko borroka ditu hizpide. Hori guztiaren erdian, Malena (Barbara Lennie) dago, pertsonaia nagusia. “Moral sozialaren kontraesanei buruzko filma da”, adierazi du Lermanek prentsaurrekoan.

img_26481

Filmak Malenaren bidaia kontatzen du. Aurrez adostutako akordio bati esker, klinika batera iritsiko da Malena, beste pertsona batek izan behar lukeen haurra jasotzeko. Istorioak aurrera egin ahala, zuzendariak moral sozialaren “aldebikotasunean” sakontzekon du, “foku askoren” bidez.  “Greziar tragedien puntu bat ere badu filmak, tristea da”, gehitu du zuzendari argentinarrak.

Argentinan adopzioaren inguruko legedia falta azaleratzen du Una Especia de Familia-k. “Antzeztu dudan pertsonai zailenetako bat da Malena. Eta, emakume gisa, amatasunarekin loturiko hainbat desio zalantzan jarri ditu Malena antzeztu izanak”, azaldu du Lenniek.

Donostian aurkezten duen hirugarren lana du Diego Lermanek. Aurrez, bitan izan zen Horizontes Latinos sailean, eta aurten, lehenengoz, Sail Ofizialean.

Una Especie de Familia filmaren kritika entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.

Trailerra:

 

Intouchables filmarekin lortu zuten mundu mailako arrakasta, baina, arrakasta hori alde batera utzi, eta aurrera jarraitzeko garaia dela uste dute Eric Toledanok eta Olivier Nakachek. Beste behin ere, Zinemaldian dira bi zuzendari frantziarrak, Sail Ofizialean, ezkontza, umorea eta pertsonaia bereziak protagonista dituen Le Sens de la Fête / C’est la Vie filmarekin. Izan ere, ezkontzak umorea sustatzeko “oso onak” dira, Toledanoren ustetan. Euren estiloari eutsiz, komediaz betetako obra aurkeztu dute Donostian.

“Komedian poztasuna bilatzen dugu”. Hala definitu du Toledanok umorearekin duten harremana, eta prentsaurrekoan ikusi da bi zuzendarien arteko erlazioa ezinhobea dela, umorerako tartea ere izan dutelako. Elkar ulertzen dute erabat hemezortzi urteren ostean, eta hori da, Nakacheren arabera, sorkuntza prozesuaren puntu garrantzitsuenetako bat: “Oraingoan, jazz pieza bat osatu dugu. Hasieran bakoitzak bere aldetik jotzen du; gerora, denek batera, elkarrekin jotzen amaitzeko. Hori da filma”.

Testuingurua ezkontza bat izanik, aktore askorekin lan egin behar izan dute bi zuzendariek. Lantalde protagonista ere jendetsua da, multikulturala. Arrazoi zehatza du horrek: “Frantziako gizartearen ispilua da”, Toledanok azaldu duenez. Erronka ere izan da halako jendetzarekin lan egitea, baina bi zuzendariek baikor hartu dute esperientzia, antzerkigintzan, telesailetan eta filmetan aritzen diren aktoreak elkartzeko aukera izan baitute. Aberasgarria izan da aktore familiak batzea, azaldu dutenez.

Le Sens de la Fête / C’est la Vie filmaren kritika entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.

Trailerra: